1980ko hamarkadatik hona, ekialdeko Kantauri itsasoko uraren tenperatura
0,24 °C igo da hamarkada bakoitzeko, eta udan 0,33 graduraino iristen
da igoera. Alegia, azken 30 urteotan uraren udako batez besteko
tenperatura ia 1 °C igo da. Eta igoera hori, eta klima-aldaketaren
ondoriozko beste faktore batzuk, aldaketa nabariak eragiten ari dira
itsas landaredian. Hala adierazi du EHUko Itsas Bentos ikerketa taldeak Estuarine, Coastal and Shelf Science aldizkarian. Iturria: elhuyar Aldizkaria
El cambio climático afecta ya a la flora marina de la costa vasca / Klima aldaketaren eragina euskal kostaldeko itsas floran from UPV/EHU on Vimeo.
No comments:
Post a Comment